57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Urbanizazio-proiektua Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Oltzako Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen Asiaingo UE-1 exekuzio unitaterako urbanizazio-proiektua. Sustatzailea da Asiaingo UE-1eko Birpartzelazio Batzordea.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2603610