57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko zenbait kide aldatzen dituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan ezartzen da nolako izaera eta osaera izanen duen Nafarroako Estatistika Kontseiluak, eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan, berriz, ezarrita dago nortzuek osatzen duten kontseilu horren osoko bilkura.

Manu horiek baliatuz, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 33/2024 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak.

Zenbait aldaketa izan dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetan, titulartasunari eta antolamenduari dagokienez, eta haietako batzuek Nafarroako Estatistika Kontseiluan parte hartzen dute. Hortaz, eta departamentu horiei kontsulta egin ondoan, bidezkoa da kontseiluko kideen izendapena eguneratzea.

Horri buruz, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau ezartzen du 3. atalean:

"Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izendatzen direnek kargua utziko dute kasuan kasuko departamentuaren titularrak kargua uzten duenean, edo departamentu baten antolaketan aldaketak egiteagatik titularrak ordeztea erabakitzen duenean. Enpresa-erakundeek eta sindikatuek eta parte hartzen duten gainerako entitate eta erakundeek ordezkariaren izendapena alda dezakete, Kontseiluko idazkariari jakinarazi ondoren.

Aldaketaren proposamena egin daiteke izendapena egin zen bide bera erabiliz eta arrazoiak emanez. Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen atxikita, horren titularraren foru-aginduaren bidez onetsiko da".

Horiek horrela, departamentuek proposamena egin dutenez, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6.3 artikulua betetzeko,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

–Rubén Auza Catalán jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko ordezkaria.

–Maite Arenaza Sarasola andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko ordezkaria.

–Mirian Martón Pérez andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko ordezkaria.

2. Foru-agindu hau igortzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko idazkariari, Rubén Auza Catalán jaunari, Maite Arenaza Sarasola andreari eta Mirian Martón Pérez andreari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2603303