57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Zereala biltegiratzeko nabe berria eraikitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekreturen 59 artikuluan ezarritakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Espedientea: 1/2026.

Jarduera sailkatua: nabe berri bat eraikitzea, 900 m²-ko azalerakoa, zereala biltegiratzeko.

Sustatzailea: Cerealista de Cáseda Sociedad Cooperativa.

Tokia: 62. poligonoko 115. lurzatia. Kaseda.

Kasedan, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.

Iragarkiaren kodea: L2603183