2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen (hilerria) plaza bat. Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea
Vianako Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 5ean, 236. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:
Alkatearen 2026ko urtarrilaren 10eko 14. Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuen (hilerria) plaza bat, Vianako Udalaren zerbitzura aritzeko. Ebazpena argitaratu zen 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren 4.4 oinarrian xedatuarekin.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, inor ez da aurkeztu lekualdatze-lehiaketara.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat (Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea deialdiko plaza bete gabe utzi dela, ez delako izangairik aurkeztu parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean; zehazki, honako honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen (hilerria) plaza bat, Vianako Udalaren zerbitzura aritzeko.
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udalaren web-orrian (www.viana.es).
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Vianan, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2603655