57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Honen bidez, aditzera ematen da 2026ko otsailaren 26tik martxoaren 26ra bitarte ordaindu daitekeela borondatez ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko martxoaren 26an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu behar dira borondatez ordaintzeko epean, udal honen kontu batean, igorritako ordainketa-abisuan adierazten den horretan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eneritzen, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2603052