57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, 8/2026 Foru Aginduan. Horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba.

44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan, euskarazko bertsioan, testuaren zenbait pasartetan, oker argitaratu da "proba libre", egiaz "proba" esan beharko lukeenean:

Tituluan honela zioen:

8/2026 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librea.

Baina honela behar du:

8/2026 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba.

3.1 artikuluan honela zioen:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean parte hartzeko, beharrezkoa izanen da hemezortzi urtetik gora izatea, edo proba egiten den urte naturalean adin hori betetzea.

Baina honela behar du:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proban parte hartzeko, beharrezkoa izanen da hemezortzi urtetik gora izatea, edo proba egiten den urte naturalean adin hori betetzea.

3.2 artikuluan honela zioen:

Ez da proba librean izena ematen ahalko, une horretan jada Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko beste irakaskuntza batzuetan matrikulatuta egonez gero.

Baina honela behar du:

Ez da proban izena ematen ahalko, une horretan jada Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko beste irakaskuntza batzuetan matrikulatuta egonez gero.

Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2603944