6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
TAUPADAK ESPACIO SEXOLÓGICO GUNE SEXOLOGIKOA SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA
Mikrokooperatiba desegitearen eta likidatzearen iragarkia
TAUPADAK ESPACIO SEXOLÓGICO GUNE SEXOLOGIKOA SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOAren Batzar Nagusiak (IFKa: F-71437693), 2026ko martxoaren 11n egin bileran, aho batez erabaki du sozietatea desegitea eta likidatzea, bat etorriz urtarrilaren 22ko 2/2015 Foru Legean xedatutakoarekin (Lan Elkartuko Mikrokooperatibei buruzko Foru Legea) eta abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Kooperatibei buruzko Legea).
Horrenbestez, jakitera ematen da TAUPADAK ESPACIO SEXOLÓGICO GUNE SEXOLOGIKOA SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOAk likidatzeko prozesua hasi duela eta Iranzu Urdiroz Vitas izendatu duela likidatzaile bakar (ondorio horietarako helbidea: Descalzos kalea 70, 1. eskuina, 31001, Iruña). Kapital soziala eta funtsak bazkideen artean banatuko dira, dagokien proportzioan, galerak kendu eta legezko betebeharrei (halakorik balego) erantzun ondotik.
Hartzekodunek edo interes legitimoa dutenek likidatzailearengana jotzen ahalko dute, adierazitako helbidean, mikrokooperatiba desegitearekin eta likidatzearekin lotutako edozein erreklamazio edo kontsulta egiteko.
Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.–Iranzu Urdiroz Vitas, Taupadak Espacio Sexológico Gune Sexologikoa sozietate mikrokooperatiboaren likidatzaile bakarra.
Iragarkiaren kodea: P2604145