57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, kontzejuei dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 890728.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/890728).

1.–Xedea eta helburua.

Ezartzea zer araubideri jarraituko dion Itzako Udalak laguntzak emateko udalerria osatzen duten 13 kontzejuei. Laguntza horiek oinarritzen dira indarra duen legediak kontzejuei ezarri dizkien eskumeneko jarduketetan, eta haien bidez finantzatu nahi da gastu arrunta, kontzejuen jabetzakoak diren ondasunak zaintzeko eta mantentzeko.

Dirulaguntza ordaintzearen ondorioetarako, gastu justifikatutzat joko da, bakar-bakarrik, diruz lagundutako obrara, jarduketara edo erosketara bideratutako gastua, baldin eta gastu hori egin eta ordaindu bada 2026ko irailaren 1etik azaroaren 16ra bitartean.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honetako dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontuko aplikazio hauen kargura:

Kontzejuendako laguntzak, kontzejuaren interesekoak diren obrak edo jarduketak egiteko:" Kontzejuendako transferentzia, kontzejuaren interesekoak diren obretarako (65.000 euro) - 1.942007680000" (6. kapituluko inbertsio-gastuak diruz laguntzeko erabiliko da).

Kontzejuendako laguntzak, beren ondareko ondasunak mantentzeko eta zaintzeko: "13 kontzejuendako dirulaguntza, ondasunak mantentzeko (13.000 euro) - 1.1510.4680001" (kontzejuen jabetzakoak diren ondasunak mantentzeko gastu arrunta finantzatzeko erabiliko da).

3.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Deialdi honetako laguntzen eskabideak eta horiei lotutako agiriak Itzako Udalaren egoitza elektronikoko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdia (DDBN laburpena) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2026ko azaroaren 16ra bitartean.

Itzan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2603555