57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jendaurreko informazioa, Gardachalesko UI-9ko 1. sektoreko UE-1 urbanizatzeko proiektuarena

Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorreko UI-9ko 1. sektoreko UE-1 (Gardachales) urbanizatzeko proiektuan. Aldaketa hori Rafael Moneo Valles arkitektoak eta V.S. Proyectos Servicios y Urbanismo SLk idatzi zuten, eta Konpentsazio Batzordeak 2025eko azaroaren 10ean eginiko batzar orokorrean onetsi zen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan eta iragarkia paraturik Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da, inork aztertu nahi badu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere, idatziz, Udalaren Erregistro Orokorraren bidez. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2026ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2602309