57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Albaitaritzako lizentziadunen lanpostuaren plaza huts bat (A mailakoa) Izendapena

2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin Albaitaritzako lizentziadunen lanpostuaren plaza huts bat (A mailakoa), Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko. Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, alkatearen 2026ko otsailaren 24ko 917. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Raquel Peña Formoso izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko Albaitaritzako lizentziadun.

Tuteran, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2603340