57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Edurne Izkue Mendi andrea izendatzen baita Atarien eta Esperientzia Digitalaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Edurne Izkue Mendi andrea izendatzea Atarien eta Esperientzia Digitalaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2026ko martxoaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko lehenbiziko eguna.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Aurrerapen Digitalerako Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua) eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera (Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2026ko martxoaren 2an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2603309