57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita M.ª Jesús Goiburu Imaz andrea, Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Ataleko burua. Atal hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari atxikita dago.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, Foru Komunitateko Administrazioko ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak ere,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea M.ª Jesús Goiburu Imaz andrea, Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Ataleko burua. Atal hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari atxikita dago.

2. Foru-agindu honek 2026ko martxoaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da karguan aritzeko azken eguna.

3. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

4. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 2an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2603539