2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 460. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Lizoainibar-Arriasgoitiko 5. poligonoko 460. lurzatian. Xabier Urroz Zabalza arkitekto teknikoak sinatu du, eta Coene Notebaert eta Andoni Senosiain Gabaldon dira sustatzaileak.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin, eta aurkez daitezen bidezko alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuari.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Lizoainen, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2603700