2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa arau subsidiarioetan. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Otsagabiko planeamenduko arau subsidiarioetan. Aldaketa ekimen publikokoa da, eta xede du hirigintza arloko gai hauen arauketa aldatzea:
–Lurzati eraikigarria: portxeak.
–Estalkiak.
–Eraikuntzako baldintzak: fatxadak.
–Eraikuntzako baldintzak: arotzeriak.
–Elementu irtenak: eguzki-oihalak.
–Garaieratik gorako eraikuntzak: mantsardak.
Hori guztia, bat etorriz José Joaquín Equiza Itoiz eta Antonio Alegría Ezquerra Udalaren hirigintza-aholkulariek prestaturiko dokumentu teknikoarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Orobat, argitaratuko da iragarki-taulan eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Otsagabian, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2603271