2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zoonosi-laguntzailearen 1 plaza. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026ko martxoaren 3an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzupeko zoonosi-laguntzailearen 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2026ko otsailaren 2an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan, argitaratu baitzen, eta behin amaituta eskabideak aurkezteko epea, inork ez du izena eman lekualdatze-lehiaketan. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2603577