98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Memoria duten paisaiak" IX. argazkilaritza-lehiaketaren deialdia eta haren oinarriak onesten dituena eta 1.750 euroko gastua baimentzen duena.

94E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena, banakako ebaluazioaren araubidekoa, Nafarroako kirol entitateei (kirol federazioak izan ezik) dirulaguntzak emateko, izena eman dezaten GARDENA kudeaketa aurreratuko prestakuntza-programan (Nafarroako kirolaren kudeaketa aurreratua). Prestakuntza 2025eko azarotik 2026ko ekainera bitartean eginen da. DDBN kodea: 902086.

248/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, oinezko transhumantziarako "de minimis" araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena 2026rako. DDBN kodea: 901045.

1.7. BESTELAKOAK

124E/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakia hartzen baita Nafarroa jatorri-deituraren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen alde, eta aditzera ematen baita.

282E/2026 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Arguedasko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak lurzoru urbanizaezina birsailkatzen du, industria lurzoru gisa, eta energia berriztagarrietarako eremua handitzen du. Sustatzailea Arguedasko Udala da.

307E/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Itzagaondoko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak 15. poligonoko 215. lurzatiaren eremuari eragiten dio (AR-1 banaketa arearen S1 sektorea, Erretan), eta sustatzailea Itzagaondoko Udala da.

333E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ezkabarteko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 11. poligonoko 9. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Eusan, eta sustatzailea Eusako Kontzejua da.

335E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ezkabarteko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 11. poligonoko 240. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Eusan, eta sustatzailea Jose Antonio Gorriz Idoate da.

88/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira urriaren 29ko 269/2024 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen dokumentuak sailkatzeko taula.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Amanecer" meatze-ustiategiaren proiektua Martzillako udal mugartean.

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat betetzeko (2. mailako behargin-ofiziala). Izendapena

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, gitarra irakaslearen plaza bat betetzeko

MURCHANTE

Lekualdatze-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio

Oposizio-lehiaketa murriztua, kultura-kudeatzailearen plaza bat betetzeko

2026rako lan publikoaren eskaintza handitzea

Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza

IRUÑA

Oposizioa, albaitariaren 3 plaza betetzeko

Oposizioa, pedagogian lizentziadunaren 2 plaza betetzeko

Lekualdatze-lehiaketa, komunitate teknikariaren 3 plaza betetzeko

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko pedagogian lizentziadunaren 1 plaza

Oposizioa, komunitate teknikariaren 3 plaza betetzeko

Honako honen aldaketa: oposizioa, bete daitezen hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzailearen 2 plaza

Oposizioa, arkitektoaren 7 plaza betetzeko

Oposizioa, bete dadin adinekoekin gizarte esku-hartzerako teknikariaren 1 plaza

VIANA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ATARRABIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin kulturako teknikariaren plaza bat

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa, barne-igoera murriztuan, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko

Akats-zuzenketa, 2026. urterako lan publikoaren eskaintzan

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizioa, psikologoaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2026ko lan publikoaren eskaintza

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ALTSASU

Berriz jendaurrean jartzea: hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietan

Dirulaguntzak, erakundeei zuzenduak, 2026an kultur jardueren programak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzak, kirol klub eta elkarteei zuzenduak, 2026an kirol jarduerak sustatu ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzak, 2026an lankidetza proiektuak bideratzeko. Laburpena

Dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduak, 2026rako. Laburpena

2026ko festetako kartelen lehiaketaren oinarriak, helduen modalitatean. Laburpena

2026ko festetako kartelen lehiaketaren oinarriak, haurren modalitatean. Laburpena

ARAKIL

Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako

ARATZURIKO KONTZEJUA

Herri-lurzatien desafektazioa, saneamenduko kolektore nagusia egiteko. Hasierako onespena

AZAGRA

Eguneko zentroaren barne-araudia. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BERRIOBEITI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena

Deialdia, 2026. urtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

BERRIOZAR

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean jateko laguntzak emateko Mendialdea I eta Mendialdea II ikastetxeetan (jantokiko bekak). Laburpena

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean laguntzak emateko Urtxintxa haur-eskolako jantokian jateko (jantokiko bekak). Laburpena

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean laguntzak emateko Udalaren "Francisco Casanova" musika eskolan musika ikasketak egiteko. Laburpena

CÁRCAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko 1. poligonoko 137. lurzatian. Hasierako onespena

GARINOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 776. lurzatian. Hasierako onespena

IGANTZI

3. poligonoko 299. lurzatiaren desafektazioa eta trukea. Hasierako onespena

ITZAKO KONTZEJUA

Akats zuzenketa, herri-lurzatiak desafektatzeko hasierako onespenean

OLORITZ

Dirulaguntzak, 2026an bizilagunek udal-mugartean eginiko instalazio, eraikuntza eta obretara zuzenduak. Laburpena

IRUÑA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza. Hirigintza-betebeharrak desjabetzeko espedientea (Jarauta 86). Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietan. Hasierako onespena

Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko establezimendu eta turismo-jarduera jasangarriak sustatze aldera. Laburpena

SESMA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

TAFALLA

Aldaketa hiri-antolamenduko plan orokorrean, UC-93 unitatean. Hasierako onespena

Larrialdietarako laguntzak udako eta eskolaz kanpoko jardueretarako (2. deialdia). Laburpena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Finkak normalizatzeko proiektua, Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. Behin betiko onespena

TUTERA

Tarifak eta prezio publikoak, Clara Campoamor udal-kiroldegiko udako igerilekuak erabiltzeko 2026an

Deialdia, ikastetxeetan jateko laguntzak emateko 2026-2027 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzak, "Bizi Tutera deskontu-bonuarekin 2026" kanpainara bideratuak. Laburpena

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 905. lurzatian. Hasierako onespena

ATARRABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa-areako UO-3 antolamenduko unitatean. Hasierako onespena

Borondatezko birpartzelaziorako proiektua, Udal Plan Orokorreko UO-4 antolamenduko unitaterako. Zuzenketa

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Indize zuzentzaile berria onartzea

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2026rako tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

17. poligonoko 15. lurzatiaren desafektazioa, izarren begiratoki bat instalatzeko. Jendaurreko informazioa

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, Energía Inagotable de Arturo SLk egina, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan 49,5 MW-eko potentzia instalatuko Arturo haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegitura ezartzeko proiekturako, eta erabakitzen baita PEol-753 espedientea artxibatzea.
SGIISE / AAB ezespena PEol-753