98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Mankomunitateko buruak apirilaren 27an emandako 27-2026 Ebazpenaren bidez, onetsi dira izangai onartuen (I. eranskina) eta izangai baztertuen (II. eranskina) behin-behineko zerrendak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen bi plaza, lan-kontratudun finkoaren araubidean, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko.

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak otsailaren 2an emandako 11/2026 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familiako langilearen bi plaza, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (2026ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 20koa).

Deialdiaren 4.1 oinarrian zehazten denarekin bat, eskabideak aurkezteko epea iraganik, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan ere. Hala, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean egindako akatsak zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan ere.

Beraz, eskabideak aurkezteko epea igaro delarik –deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat–, ikusi da hamabost izangai aurkeztu direla, eta aztertu ostean deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten ala ez, bidezkoa da onestea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada.

Horrenbestez, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, onesten da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

EBATZI DUT:

1. Onestea izangai onartuen behin-behineko zerrenda (I. eranskina) eta izangai baztertuen behin-behineko zerrenda (II. eranskina), honako deialdi honetarako: familia-langilearen bi plaza betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko.

2. Deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Agoitzen, 2026ko apirilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

GUTIÉRREZ CUENCA, MARÍA TERESA

MUNILLA SAINZ, LAURA

CALVO LIZOAIN, MARÍA CARMEN

MARTINEZ RUIZ, VANESA

MARIN ZALBIDE, IDOIA

HERNÁNDEZ LARA, MARÍA PILAR

TOLEDO MARTINENA, MARÍA ARÁNZAZU

PEREIRA DA SILVA, JESSIANE

GÓMEZ MARQUINA, CRISTIAN

MAÑERU MOLINERO, MAITE

GASTÓN LEGAZ, NEREA

SANZ SAN JUAN, HAIZEA

II. ERANSKINA.–IZANGAI BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

RODRIGUEZ CHACÓN, BEATRIZ

(*). 2.d) oinarria.

MARTINEZ GULINA, REBECA

(*). 3.e) oinarria.

URRESTARAZU ARINA, LETICIA

(*) 2.c) oinarria).

(*) Deialdiaren 2.d) oinarria.–Ez frogatzea indarreko gidabaimena eta norberaren ibilgailua edukitzea.

(*) Deialdiaren 3.e) oinarria.–Ez frogatzea Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat edukitzea; erregistro hori abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez arautu zen.

(*) Deialdiaren 2.c) oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ez frogatzea honako titulu hauetakoren bat edukitzea, edo hori eskuratzeko moduan egotea (eskubideak ordaindu izanaren gordekina):

–Mendekotasuna dutenei arreta egiteko teknikari titulua.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua.

–Arreta soziosanitarioko teknikari titulua.

–Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0208 kodea).

–Etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0108 kodea).

–Etxeko laguntzako laguntzailearen profesionaltasun ziurtagiria (SSCS30 kodea).

–Salbuespenezko gaikuntza, nahiz behin-behineko gaikuntza, lanbide kategoria hauetan: gerokultoreak, zaintzaileak eta etxeko laguntzako laguntzaileak eta laguntzaile pertsonalak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuetarako, jarraikiz abuztuaren 25eko 5876/2022 Ebazpenari.

–Beste titulazio ofizial edo profesionaltasun ziurtagiri batzuk, hemen jasotakoen baliokideak direnak.

Iragarkiaren kodea: L2606455