98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa-areako UO-3 antolamenduko unitatean. Hasierako onespena

1. Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du aldaketa bat egitea, konpentsazio-sistema ezartzearren, egun indarrean den kooperazio-sistemaren ordez, UO-3 exekuzio-unitatea (Barcos) garatzeko, Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa-arean (biribilgunea).

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 158., 143. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atarrabian, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2606433