98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Larrialdietarako laguntzak udako eta eskolaz kanpoko jardueretarako (2. deialdia). Laburpena

DDBN kodea: 904689.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904689).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

–Udako igerilekuen txartela eta igeriketa-ikastaroak.

–Tafallix hiri-kanpalekua.

–Kirol-jarduerak (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol-klubenak).

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 6.000 euro. Deialdiko laguntzak aurrekontu-partida honen bidez finantzatuko dira: 0.23111.4800000 Gizarte-laguntzako arreta.

Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada, eta ez bada exekutatzen, deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontu-partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2026ko urriaren 5era arte, baldin aurrekontuko kontsignatzea mantentzen bada.

Dirulaguntza kudeatzen duen organoa: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2026ko maiatzaren 11n.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2606901