Iragarkia
98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza
Alkateak maiatzaren 7an emandako 101/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza.
Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Murchanten, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
OINARRIAK.–DEIALDIA, BETE DAITEZEN ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN BI PLAZA, LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ, FUNTZIONARIO ARAUBIDEKOAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, lekualdatze-lehiaketaren bidez, funtzionarioen araubidekoak eta lanaldi osokoak, 32 eta 33 zenbakiak dituztenak Murchanteko Udalaren plantilla organikoan.
1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen direnak Murchanteko Udaleko funtzionario bihurtuko dira, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen diren egunetik hasita, eta sartuko dira Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, eta hartan alta emanen zaie.
1.3. Plazak D mailako ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei dagozkienak, baita plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.4. Urteko lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiko plazen kategoriari eta mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:
–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.
–Igeltserotza lanak, oro har, eta mantentze-lanak eta pintura lanak, udal bulegoetarako, instalazioetarako eta biltegietarako.
–Mekanika. Udal makinak, ibilgailuak, erremintak eta lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.
–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.
–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, jai eta ekitaldi publikoetan.
–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea (B motako gidabaimena arte).
–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.
–Eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea, baldin bere mailakoak badira, eta oinarrizko lanak egitea laneko ibilgailuak zaintzeko eta mantentzeko.
–Agindutako bide garbiketa egitea, horretarako erabiliz Murchanteko Udalak dauzkan baliabideak.
–Laguntzea prestatzen eta garbiketa lanak egiten Murchanteko Udalak programatzen dituen jaietan eta kultura ekitaldietan, bai eta Murchanteko Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.
–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:
–Segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, behar bezala baliatuz zeregin bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.
–Arduradunari behar bezain garaiz komunikatzea udal azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan atzemandako gabeziak, matxurak eta akatsak, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, horretarako proposatuz ekintza eta aldaketa lagungarriak.
–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapenak.
–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgu jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.
–Kontrolatzea eta begiratzea ea betetzen diren Udalaren ordenantzak, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea araudia betetzen den honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
–Begiratzea ea bide eta espazio publikoak egoera onean dauden, bai eta udal eraikinak ere, eta proposatzea behar diren mantentze-lanak eta/edo hobekuntza-lanak.
–Lorezaintzako alorra:
Lorategietako eta zuhaiztietako mantentze-lanak, belarra moztea, loreak landatzea, inausketak, ongarritzea, jorratzea, fumigatzea, ereintza, ureztatzeko instalazioen mantentze-lanak, basolanak, ingurumena zaintzeko eta babesteko lanak eta abar.
Ureztaketa automatikoarekin erabilitako makinen mantentze- eta garbiketa-lanak egitea lorategietan, parke publikoetan eta berdeguneetan.
–Garbiketa alorra:
Murchanteko bide publikoen garbiketari dagozkion honako lan hauek egitea, ezarritako garbiketa programarekin bat.
Udalaren berdeguneak garbitzea.
Udazkenean, hostoen garbiketa.
Leku batean ekitaldiak edo jaialdiak egin behar badira, hura garbitu eta egokitzea.
Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea lana planifikatzeko eta antolatzeko.
Garbiketa lanetan erabiltzen den makineriaren mantentze-lana egitea.
–Mantentze-lanetako alorra:
mantentze- eta konponketa-lanak egitea udalaren azpiegitura eta egoitzetan: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, ureztaketa.
Herrian igeltserotzako lan txikiak egitea, beharrezkoa denean.
Oinarrizko mantentze- eta kontserbazio-lanak egitea laneko ibilgailuetan.
Berdeguneetan, mantentze-lanak egitea, baita ureztatzea eta ureztaketen programazioa ere.
Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
–Lan orokorrak:
Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.
Koordinatzaileari aldiro komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.
Zerbitzuak hobetu daitezen sustapen lana egitea eta laguntzea, proposatuz hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak.
Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.
Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.
–Erantzukizunak administrazioko lanetan:
Zerbitzuetan izapidetutako jakinarazpen guztiak entregatzea, eta horiek erregistratzea, ordenatzea eta dagozkien hartu-agiriak entregatzea.
Kontrolatzea Udalaren taulan argitaratutako ediktuen, oharren eta iragarkien datak.
Korrespondentzia jasotzea posta alorretik eta mezularitza enpresetatik, eta bere gain hartzea egoki banatzeko ardura.
Administrazio arloan laguntzeko agintzen zaizkion lanak egitea, hala nola dokumentuen fotokopiak, koadernatze lanak eta abar.
Kontrolatzea eta begiratzea ea betetzen diren Udalaren ordenantzak, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea araudia betetzen den honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
Begiratzea ea bide eta eremu publikoak egoera onean dauden, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.
Erositako garbiketako gai suntsigarriak nola iristen diren kontrolatzea, baita paper gaiak, altzariak eta abar ere.
Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak egitea: iragarkiak, bandoak eta Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea; bankuekikoak; agiriak eramatea; bulegoko materiala banatzea; gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.
Koordinatzailea ordeztea, hura ez dagoenean.
Udalerriaren honako hauek zaintzea: trafikoaren antolamendua, aparkatzea, obra lizentziak, bide publikoaren okupazioa eta abar.
Laguntza administratiboko oinarrizko lanak egitea, agiriak banatzea, udal ondasunak zaindu, gorde eta mantentzea, udal-mugartean egiten diren obrak kontrolatzea, eta Udalak agintzen dizkion gainerako guztiak, baldin bere lanpostuari badagozkio.
–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.
3.–Plaza hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako plaza kopurua gero osatzen ahalko da, hutsik gelditzen diren plazekin, zehazki, honako hauekin: kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda igortzen dion egunean hutsik daudenekin (lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran igorri beharko du zerrenda).
4.–Baldintzak.
Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzeko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako plazaz jabetu arte:
a) Murchanteko Udaleko langile finkoa izatea (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
b) Egotea D maila edo taldean, honako titulu hauetako bat eskatu duen lanpostu batean: DBHko graduatua, eskola graduatua, lehen mailako edo erdi mailako Lanbide Heziketa, edo aurrekoen baliokide bat.
Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, plaza erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, plaza baten behin betiko adjudikazioa lorturik.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
5.–Eskabideak, aurkezteko epea eta lekua.
5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Murchanteko Udaleko alkate udalburuari zuzendu behar zaizkio, hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira Murchanteko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (egoitza elektronikoan dago), hartarako baliatuz izapide hau: Erregistro elektronikoa / Eskabide orokorra aurkeztea.
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
Eskabideak lotu beharko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari (I. eranskina), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea bukatzen den egunean.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
5.2. Eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri autentifikatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Murchanteko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Murchanteko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik egin badute, horiek zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Murchanteko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, adierazteko lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.
7.–Epaimahaiaren osaera.
Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
1.–Epaimahaiburua: Macario Manuel Jarauta Simón, Murchanteko Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: María Luisa Jiménez Malo, Murchanteko Udaleko lehen alkateordea.
2.–Epaimahaikide idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Murchanteko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Cristina Montes Chivite, Cortesko Udaleko idazkaria.
3.–Epaimahaikidea: Rosana Sáez Ramírez, Murchanteko Udaleko kontu-hartzailea.
Ordezkoa: Jesús Manuel Rosón Lete, Ribaforadako Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunean.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
8.–Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.
Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.
Deialdiaren 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duenean, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabili beharko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Murchanteko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.
Lehiaketako elementu guztien balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du, Murchanteko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.
Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak interesdunei jakinaraziko dizkie parte-hartzaileen puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, eta Murchanteko Udaleko alkate udalburuari igorriko dio lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, izenda daitezen deialdiko plaza kopuruan kabitzen diren lehiakideak, betiere gainditu badute eskatzen den gutxieneko puntuazioa, eta plaza kopuruan sartuko dira aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.
10.–Adjudikatzea eta plazaz jabetzea.
Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak adjudikatuko dizkie lehiakideei, eta aginduko du adjudikazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Plaza adjudikatu zaien lehiakideek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute plazaz, adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi ondotik, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen badu ebazpen horretan.
11.–Datuen babesa.
Murchanteko Udalaren ardura da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalak tratatzea. Tratamenduaren helburua da zerbitzu anitzetako enplegaturen lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.
Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko).
Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denbora guztian ere. Aplikatzekoa izanen da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (12/2007 Foru Legea, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa, eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@murchante.com).
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, eta oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, zeina zuzendu behar baitzaio deialdia egin duen eta epaimahaia izendatu duen udal organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak: ..................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia (edo nortasun agiri baliokidea): ........................................., jaioteguna: .................(e)ko...................................aren ............(a), jaioterria: ...................................................... (probintzia: .............................), nazionalitatea: ........................................................., egungo helbidea: ................................................... (probintzia: ..........................), kalea: ................................................................................................., posta kodea: ........................, telefonoa: ......................................................................................, eta helbide elektronikoa: ..............................................................................................................................................
Adierazten dut:
Betetzen ditut eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, honako honetan: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako bi lanpostu, lekualdatze-lehiaketa bidez, Murchanteko Udalean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (zenbakia: ..........; argitaratze-data: ...............(e)ko ..............................aren ..........(e)a).
–Eransten dut deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.
–(Kasua bada) Desgaitasuna dut eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditut, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztu behar dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
–(Kasua bada) Aurkezten dut desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
–Eskabidearekin batera aurkezten dut lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia.
Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea honako honetan: hautaprobak, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, lekualdatze-lehiaketaren bidez, Murchanteko Udalean, funtzionarioen araubidean.
Murchanten, 2026ko ............................................aren ........(e)an.
(Sinadura)
MURCHANTEKO UDALEKO ALKATEA.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Murchanteko Udala. Helburua: zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta beste eskubide batzuk ere, deialdiaren 11. oinarriko informazio gehigarrian azaldutakoarekin bat.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. (gehienez 30 puntu).
1. Edozein administrazio publikotan deialdian eskatutako maila/talde bereko lanpostuetan egindako zerbitzuak, titulazio bera eskatu bada: 1,50 puntu urte bakoitzeko.
2. Edozein administrazio publikotan aurreko horiek ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,40 puntu urte bakoitzeko.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk. (Gehienez 10 puntu).
1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoaren baliokidea den ordu kopuru bakoitzeko (kreditu akademiko bat = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.
Oharrak:
a) atala:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
4. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.
5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
6. Gehienez 30 puntu emanen dira a) atal honetan.
b) atala:
1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira ez puntuatuko, ez hainbanatuko.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei ordu baten balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordurena.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak.
6. Atal honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zerikusi zuzenik badute deialdiko lanpostuarekin.
7. Gehienez ere 10 puntukoa izanen da b.1) atalaren puntuazioa.
Iragarkiaren kodea: L2606808
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
