2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2026ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen planeamenduko eta kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Berriogoitiko 14. poligonoko 7. katastro-lurzatiaren hirigintza-egokitzapenerako hiri-jarduketarako plan berezitik (espedientean jasota dago) eratorritako hirigintza-aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko, helburua izanik, batetik, finkan etxebizitzak eraikitzea eta, bestetik, lurzorua lagatzea, erabiltzeko espazio librerako eta jabari publikorako, zuzkidura-jarduketa baten bidez.
Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2606587