2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 9ko 273. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Vianako Udalean aritu dadin (07-06 plaza). Deialdia argitara eman zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.
Ikusirik ez dela izangairik baztertu,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda:
–Onartuak:
1. INTI NEHUEN HERNÁNDEZ CARPANETO
2. EDUARDO FLORO GALLEGO
3. JOSÉ JAVIER BURUAGA MIRURI
4. ERIK ROMERO PLAZA
5. RUBÉN ÁLVAREZ DE EULATE CIORDIA
6. ARTURO FERNÁNDEZ ORTIGOSA
7. RUBÉN LÓPEZ OLLO
–Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Zehaztea non, noiz eta zein ordutan eginen den oposizioaldiaren lehen proba. Hain zuzen, 2026ko ekainaren 2an izanen da, 10:00etan, Vianako liburutegi publikoan (Navarro Villoslada kalea 22).
Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian: https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/.
Vianan, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2606482