98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

88/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira urriaren 29ko 269/2024 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen dokumentuak sailkatzeko taula.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 269/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateen dokumentuak sailkatzeko taula onetsi zen. Ebazpen honen eranskinean dago jasota taula hori.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi akats atzeman ditu koadro horren kodifikazioan, eta zuzendu egin behar dira. Zehazki, 20. orrialdean, "04.03.03.06 Banku-txekeak" agertzen den tokian, jarraian, "04.04.00.00 KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA" agertu beharko litzateke; ondoren, "04.04.01.00 Kontrola eta fiskalizazioa", eta, beheranzko hurrenkeran, "04.04.01.01 Kontu-hartzailetzako auditoretzak" eta "04.04.01.02 Kontuen Ganberaren auditoretzak". Gainera, 14. orrialdean, "03.09.00.00 INGURUMENA" kodearen titulua aldatu behar da; horren ordez, bada, "03.09.00.00 INGURUMENA ETA ONGIZATE KOMUNITARIOA" jarri behar da.

Hori guztia ikusirik, ondorioztatzen ahal da akats material soilak direla; horiek araututa daude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan. Horren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahal dituzte, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko araudira etorrita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluaren arabera, egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaio akatsak zuzentzea, hau da, kasu honetan, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari; beraz, akatsak zuzentzeko, dagokion ebazpena eman behar du aipatu zuzendari nagusiak.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1 Zuzentzea Nafarroako toki entitateen dokumentuak sailkatzeko taula onetsi zuen urriaren 29ko 269/2024 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsak, honela:

–20. orrialdean, "04.03.03.06 Banku-txekeak" kodearen ondoren, honela jarraitu behar du:

04.04.00.00 KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

04.04.01.00 Kontrola eta fiskalizazioa

04.04.01.01 Kontu-hartzailetzako auditoretzak

04.04.01.02 Kontuen Ganberaren auditoretzak

–14. orrialdean, "03.09.00.00 INGURUMENA" dioen tokian, "03.09.00.00 INGURUMENA ETA ONGIZATE KOMUNITARIOA" esan behar du.

2 Ebazpen hau helaraztea Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuari eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3 Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

Iragarkiaren kodea: F2606449