98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

248/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, oinezko transhumantziarako "de minimis" araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena 2026rako. DDBN kodea: 901045.

Nafarroako Foru Komunitatearen barnean larreak urtaroaren arabera aprobetxatzeko asmoz azienda lekualdatzeko, komunikazioen sare bat garatzen da, gaur egun oraindik erabiltzen dena. Sare horrek igarobide ekologiko batzuk ditu, honako alderdi hauek babesten laguntzen dutenak: bertako arrazak, migrazioa, banaketa geografikoa, eta basa espezieen truke genetikoa. Hala ere, transhumantziak dakartzan gastuek, azienda transhumantearen errentagarritasunaren murrizketak (higaduraren ondorioz haragiaren bihurketa-indizea txikiagoa delako) eta, ondorioz, abereek joan-etorrietan galtzen duten pisuak oinezko transhumantziaren praktika pixkanaka gainbehera etortzea eragin dute, halako moldez non Erriberatik edo Nafarroako beste eskualde batzuetatik udako transhumantzia abeltzain gutxi batzuen ustiategiek baizik ez baitute egiten.

Abelbideak transhumantzia-bideak dira, usadiozko larratze tokiak lotzen dituztenak, abeltzainek aukera izan dezaten azienda larrerik hoberenetara eramateko, urtaroaren arabera: udan, mendi-gainetako larreetara, eta neguan, berriz, klima epelagoa duten tokietara.

Altxonbideak dira sareko bide nagusiak; ibilbide luzea dute, eta oro har iparraldetik hegoalderantz doaz, lotzen dituztela iparraldeko goi-mendiko larreak, udan erabiltzen direnak, eta hegoaldeko tokiak (hau da, Ebroko Erriberakoak eta Errege Bardeakoak), negua pasatzeko erabiltzen direnak. Azienda transhumanteek jarraitzen dute altxonbide ezagunenak erabiltzen haien ibilbidearen zati batean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharrezkotzat jotzen du diru konpentsazio bat ematea Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuak dauden abeltzaintzako ustiategien titular diren eta transhumantzia oinez egiten duten abeltzainei, altxonbideei eusten laguntzen baitute.

Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen mendean daude. Araubide hori ezarri zen Batzordeak 2024ko abenduaren 10ean emandako 2024/3118 (EB) Erregelamenduan, zeinaren bidez aldatzen baita 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritzaren sektorean aplikatzeari buruzkoa.

Laguntza lerro hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berrikuspen eta eguneraketan sartzen da, zeina Nafarroako Gobernuaren 2025eko apirilaren 30eko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea oinezko transhumantziarako dirulaguntzen 2026ko deialdia. Deialdi honetako laguntzak "de minimis" araubidearen mende daude.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, I. eranskinean jasotzen direnak, eta onestea ebazpen honen II. eta III. eranskinak. Deialdi honetako laguntzak "de minimis" araubidearen mende daude.

3. Laguntza hauetarako 91.800,00 euroko gastua baimentzea, 2026ko Aurrekontu Orokorretako "Transhumantziarako laguntza" izeneko 710004-71300-4700-412207 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.

4. Onuradunak ebazpen honen bederatzigarren oinarrian xedatutako gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, esteka honen bitartez:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta deialdia dirulaguntzen datu-base nazionalari (DDBN) jakinaraztea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, 2026AN OINEZKO TRANSHUMANTZIARAKO "DE MINIMIS" ARAUBIDEKO LAGUNTZAK EMATEKO

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Ebazpen honen xedea da oinezko transhumantziarako laguntzak emateko 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea. Laguntzak "de minimis" araubidekoak dira, zeina Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduan ezarri baitzuen. Erregelamendu horren bidez aldatzen da 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritzaren sektorean aplikatzeari buruzkoa. (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2024ko abenduaren 13koa).

2. Laguntza honen helburua da aziendaren transhumantzia oinez egiten duten abeltzainek erabiltzen duten komunikazio sarea mantentzea; izan ere, transhumantzia horrek laguntzen du bertako arrazak, migrazioa eta banaketa geografikoa babesten, eta igarobide ekologikoen sare batez osatutako altxonbideak mantentzen.

3. "De minimis" araubide honen arabera ezarritako laguntzak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, laugarren oinarri arautzaileari jarraikiz aurkeztu beharreko dokumentazioan azaltzen diren datuak hartuko dira oinarri, eta, horren arabera, prima hauek emanen dira:

  • 1,50 euro, ugalketarako den ardi eta ahuntz aziendako buru bakoitzeko, 40 eta 80 kilometro arteko ibilbideetarako.
  • 2,50 euro, ugalketarako den ardi eta ahuntz aziendako buru bakoitzeko, 80 kilometrotik gorako ibilbideetarako.
  • 6 euro, 24 hilabetetik gorako behi aziendako buru bakoitzeko eta 36 hilabetetik gorako zaldi aziendako buru bakoitzeko, 40 eta 80 kilometro bitarteko ibilbideetarako.
  • 9 euro, 24 hilabetetik gorako behi aziendako buru bakoitzeko eta 36 hilabetetik gorako zaldi aziendako buru bakoitzeko, 80 kilometrotik gorako ibilbideetarako.

2. Ibilbide diruz lagungarriak gehienez bi izanen dira ustiategiko: joatekoa eta itzultzekoa.

Ez dira diruz lagunduko ustiategiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldetik kanpo egiten dituzten ibilbideak.

3. Gehienez ere 5.000 euroko laguntza emanen da transhumantzia oinez egiten duen ustiategi bakoitzeko.

4. Prima jasotzen ahal duten abelburuen gehieneko kopurua zehazteko, bi kopuru hauetan txikiena hartuko da: eskatutako abelburuen kopurua edo, 2026ko urtarrilaren 1ean, Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan erregistratutakoen kopurua.

5. Dirulaguntzen deialdi hau "de minimis" araubidearen mendean dago, zeina Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri baitzen. Erregelamendu horrek 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei nekazaritzaren sektorean aplikatzeari buruzkoa. (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2024ko abenduaren 13koa).

6. Enpresa bakar bati emandako "de minimis" laguntzen zenbateko osoa ez da 50.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan, Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 3. puntuko 2. apartatuan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horrek 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritzaren sektorean aplikatzeari buruzkoa.

Hirugarrena.–Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.

1. Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitatean abeltzaintzako ustiategi baten titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta laguntza ematen denean baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribaturik dagoen abeltzaintzako ustiategi baten titularra izatea 2026ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak zehazten dituen osasun eskakizunak betetzea.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako kasuren batean dauden pertsonak nahiz entitateak ezin izanen dira laguntzen onuradun izan.

3. Ezin izanen dute laguntzarik eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, administrazio ebazpen irmo edo epai irmo baten bidez, zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileek.

4. Aurreko puntuan aipatutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntza horien onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

Laugarrena.–Laguntza eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko Legearen 14.2.a) artikuluarekin, eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura zuzenduko dira, eta pertsona juridikoek telematika bidez aurkeztu behar dituzte, Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) dagokion fitxaren bitartez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Eskaera horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori eskuratzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoan.

Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera aurrez aurre ere aurkezten ahalko da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan.

3. Eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Deskripzio-memoria, II. eranskinaren araberakoa, honako hauek adieraziko dituena:

–Egin beharreko ibilbidea, adierazita egunak, datak, udal-mugarte edo herriak, alderdiak eta egunero eta guztira egiten diren kilometroak.

–Berariaz adieraztea transhumantzia igotzekoa edo jaistekoa den. Bi memoria aurkeztuko dira, bata joanerako eta bestea itzulerarako, kasua bada.

–Oinezko transhumantzia eginen duten abelburuen kopurua eta azienda mota.

b) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten eskatzaileen kasuan.

c) Idatzizko edo bitarteko elektronikoen bidezko adierazpen bat, hiru urteko edozein alditan jasotako beste edozein "de minimis" laguntzei buruzkoa, hau da, erregelamendu honi nahiz beste "de minimis" erregelamendu batzuei lotuak aintzat hartuta.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku-egoeratan ez dagoela dioena.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: "Nik, .........................(izen-deiturak), nire izenean / ......................... ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Nafarroako .................... laguntzen deialdia tramitatzeko prozeduraren barruan, .................(e)ko ekitaldian, egiazta dezan nik / ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudan / dituen".

f) e) atalean ezarritakoarekin ados ez badago, pertsonak edo entitateak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko datuak.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak agiri horietakoren bat baldin badu jadanik, interesdunak hala azaldu beharko du eskaeran, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.

h) Onuraduna pertsona juridiko bat bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, zehazten duena ez dagoela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala badagokio, ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan praktikak izateagatik edo toleratzeagatik.

Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Ebazpen honetan araututako laguntzak norgehiagoka prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, ezarritako balorazio irizpideekin bat.

2. Eskaerak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

2.1. 2026ko urtarrilaren 1ean gutxienez ere ugalketarako diren 700 eme dituzten abeltzaintzako ustiategien eskaerak: 30 puntu.

2.2. Ogibide nagusia nekazaritza duten titularren izenean dauden ustiategien eskaerak, titularra pertsona fisiko bat bada; eta lehentasunezko ustiategienak, titularra pertsona juridiko bat denean, 2025eko abenduaren 31n. 20 puntu.

2.3. GPS motako geolokalizazio-gailuak dituzten abereen taldearen titularrek egindako eskaerak, Administrazioak taldearen oinezko transhumantziako mugimenduen berri izan badezake gailu horien bidez: 10 puntu.

3. Eskaerak ordenatuko dira lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Aurrekontu-baliabideak ez badira aski puntuazioaren araberako lehentasun-talderen batean jasotako eskaera guztiei erantzuteko, erabilgarri dagoen zenbatekoa hainbanatuko da talde horren eskaeren artean.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren, egiaztatuko da hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, eskatzen diren betebeharrak betetzen diren egiaztatuko du Animalien Ekoizpenaren Atalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.

3. Laguntza eman aurretik, ebaluazio organoak adierazpen bat jasoko du, idatzizkoa edo baliabide elektronikoen bitartez, dagokion enpresarengandik. Adierazpen horretan aipatuko da erregelamendu honen eraginpeko edo "de minimis" motako beste erregelamendu batzuen eraginpeko "de minimis" motako beste laguntzarik jaso den hiru urteko edozein alditan.

4. Laguntzak araubide horren arabera ematen ahalko dira baldin eta egiaztatzen bada onuradun berari emandako "de minimis" laguntzen guztizko zenbatekoak ez duela gainditzen Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 3. puntuko 2. apartatuan ezarritako muga. Erregelamendu horrek 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritzaren sektorean aplikatzeari buruzkoa.

5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

1. Aurkeztu den memorian ezarri bezala egitea transhumantzia.

2. Laguntza emateko kontuan hartu diren betebeharrak eta baldintzak betetzen direla justifikatzea organo emailearen aurrean, larreetara egindako mugimenduei buruzko osasun gidak aurkeztuz eta oinezko transhumantzia dela adieraziz.

3. Administrazioko teknikariei ustiategi transhumantera jotzeko erraztasunak ematea, hartutako konpromisoak betetzen diren egiazta dezaten.

4. Ibilbidea eguneko kokapenen bidez justifikatzea, zeinak adieraziko baitira egunez eguneko ibilbidearen deskribapenean (II. eranskina): Deskripzio-memoria, oinez eginen den transhumantziarena.

5. Onuradunak idatziz jakinarazi beharko dizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, gehienez 10 eguneko epean, laguntza eskaerako egunez eguneko ibilbidean gertatzen diren aldaketak, hots, laguntza eskaerarekin batera aurkeztutako oinezko transhumantziaren deskripzio-memorian adierazitako ibilbidearen deskribapenari eragiten diotenak.

6. Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza jasotzen dutenen gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitateko organo eskudunak onetsitako negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.

Aipatutako informazioa telematika bidez aurkeztuko da, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, gardentasunari buruzko adierazpenaren estekaren bidez (https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2007657), eta dokumentuak atxikiko dira eredu hauen arabera (gardentasunari buruzko adierazpenari buruzko ereduaren I. eta II. eranskinak):

–Aurreko a), b) eta c) letretan zehazten den informazioa emateko, I. eranskinean dagoen eredua erabiliko da, esteka honetan eskuratzen ahal dena: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena (https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963).

–Aurreko d) letran zehazten den informazioa emateko, II. eranskinean dagoen eredua erabiliko da, esteka honetan eskuratzen ahal dena: Organoen ordainsariei buruzko adierazpena (https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713).

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Hamargarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Abeltzainei abere taldearen transhumantziaren gastuen zati bat estaltzeko ematen zaien laguntza ordainketa bakar batean pagatuko da, transhumantzia egin dela frogatu ondoren. Hori justifikatzeko, larreetara egindako mugimenduei buruzko osasun gidak egiaztatuko dira, non transhumantzia oinez egin dela zehaztuko baita. Egiaztatuko da laguntza emateko baldintzak betetzen diren pagatu baino lehen.

2. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzeko, onuradunek behar bezala beteta aurkeztu beharko dute III. eranskinean jasotako ordainketa-eskaera, eskaera egin duten urteko urriaren 15a baino lehen.

3. Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak bete dituela dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra.

Hamaikagarrena.–Noiz eta nola frogatu dirulaguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak erabili direla.

Laguntzen helburua (hau da, transhumantzia) bete dela justifikatzeko, administrazio kontrolak eginen dira, oinezko ibilbidea zehazten duten transhumantzia gidak egiaztatuz eta ikuskapenak eginez bertatik bertara.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere errespetatzen badira Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak. Erregelamendu horrek 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritza sektorean aplikatzeari buruzkoa.

Hamahirugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Diru-itzulketei, arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Onuradunak, inguruabar berezien edo ezinbesteko egoeren berri badu, idatziz jakinarazi beharko dizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

Hamalaugarrena.–Emandako dirulaguntzen kontrola eta publizitatea.

1. Organo kudeatzaileak Batzordearen 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduaren aplikazioari buruzko informazio guztia erregistratu eta bilduko du. Erregistro horietan, aipatutako erregelamenduaren baldintzak bete direla frogatzeko behar den informazio guztia jaso beharko da. Banakako "de minimis" laguntzei buruzko erregistroak hamar ekitaldi fiskalean gorde beharko dira, laguntza ematen den egunetik aurrera. "De minimis" araubideko laguntzei dagozkien erregistroak hamar ekitaldi fiskalean gorde beharko dira, kasuan kasuko araubidearen esparruan banakako azken laguntza ematen den egunetik aurrera.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko dira emandako dirulaguntzak, artikulu horretan bertan adierazitako baldintzetan.

3. Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoko fitxa garatzen duen araudian ezartzen denaren arabera.

II. ERANSKINA.–DESKRIPZIO-MEMORIA, EGINEN DEN TRANSHUMANTZIARI BURUZKOA

Izen-deiturak:

IFZa:

Honako hau ordezkatuz:

IFZa:

Posta helbidea:

Posta-kodea:

Herria:

Udalerria:

Telefonoa:

Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean duen zenbakia:

ADIERAZTEN DU AZIENDA HONELA LEKUALDATZEKO ASMOA DUELA, OINEZ BETIERE:

Transhumantzia mota: ..................................................................... Adierazi igotzeko edo jaisteko den.

AZIENDA MOTA: Arraza: Abelburu kopurua: .......................................................................................................................................................................................................................................................

EGUNEZ EGUNEKO IBILBIDEAREN DESKRIPZIOA:

DATA

HERRI HONETATIK:

HERRI HONETARA:

ALDERDIAK

OINEZ EGINDAKO KILOMETROAK

1. EGUNA

2. EGUNA

3. EGUNA

4. EGUNA

5. EGUNA

6. EGUNA

7. EGUNA

8. EGUNA

9. EGUNA

10. EGUNA

11. EGUNA

EGINDAKO KILOMETROAK GUZTIRA

……….…………(e)n, 2026ko ……….….……aren…....(e)(a)n

Sinatua:

III. ERANSKINA.–JARDUERA BUKATU IZANAREN KOMUNIKAZIOA

–Ordainketaren eskaera.

USTIATEGIAREN TITULARRAREN DATUAK. USTIATEGI ZK.:

Izen-deiturak:

IFZa:

Honako hau ordezkatuz:

IFZa:

Posta helbidea:

Posta-kodea:

Herria:

Udalerria:

Telefonoa:

–Azienda:

Mota: ...................................................................................................................................................

Abelburu kopurua: .................................................................................................................................

Erantsi den dokumentazioa: .................................................................................................................................................................................................................................................................................

Animalia bizien lekualdatzearen agiri ofiziala, dagokion osasun baimenarekin bai joateko bai itzultzeko.

GIDA ZENBAKIA

TRANSHUMANTZIAREN EGUNAK

Beste bat: ......................................................................................................................

……….…………(e)n, 2026ko ……….….……aren…....(e)(a)n

Sinatua:

Iragarkiaren kodea: F2606141