2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
3. poligonoko 299. lurzatiaren desafektazioa eta trukea. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, bertze akordio batzuen artean, legezko kide kopuruaren gehiengo osoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Herri-lurra den 3. poligonoko 310. lurzatiaren desafektazioari hasierako onespena ematea, jarraian 3. poligonoko 299. lurzatiarekin trukatzeko, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bidez onartzeko baldintzatua.
2.–Trukaketaren plegu arautzailea onartzea, espedientean dauden baldintzetan.
3.–Erabakia jendaurrean jartzea udaleko iragarki taulan, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe horren barruan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Alegazioak edo erreklamazioak aurkezten badira, osoko bilkurak behin betiko erabakia hartuko du, kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoz. Aintzinekoa gorabehera, hasierako erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez bada.
4.–Behin betiko erabakia hartu ondoren, hala badagokio, edo hasierako erabakia behin betiko bihurtu ondoren, aurreko ataletan aurreikusitakoa betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 146. artikuluan aipatzen den justifikazioa, bai eta finka identifikatzeko behar diren dokumentuak, haren balorazio teknikoa eta ondorengo trukea arautu behar duten administrazio-klausulen agiria ere, Foru Komunitateko Administrazioan herri-lurren arloan eskumena duen atalari bidaltzea.
5.–Alkatetzari ahalmena ematea akordioa betearazteko beharrezkoak diren dokumentuak eta izapide-egintzak sinatzeko.
Igantzin, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2606664