98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatuaren adjudikazio eskubidea enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01324.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101324

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Adjudikazio eskubidea, 43.936 zenbakia duen Iruñeko erregistro-finkaren gainean (Iruñeko 7. Jabetza Erregistroa). IDUFIR: 31020000521282.

Deskribapena:

Eraikuntzaren egoera: Eraikitzen ari den obra berria.

Babes ofizialeko etxebizitzak: Ez.

Hiri-finka: Berrogeita zazpi zenbakia.–Duplex erako atikoko etxebizitza, b letrakoa, seigarren solairuan (handik du sarbidea) eta zazpigarrenean, lehenengo eskailera, eraikitzen ari den eraikineko bigarren ataria, gaur egun zazpi-b zenbakia duena, Iruñeko Galizia etorbidean. Guztira, ehun eta berrogeita zortzi metro eta hamahiru dezimetro karratuko azalera eraikia du –hirurogeita hamar metro eta laurogeita zortzi dezimetro karratu seigarren solairuan, eta hirurogeita hamazazpi metro eta hogeita sei dezimetro karratu zazpigarren solairuan–, eta bi terraza ditu, bata seigarren solairuan, berrogeita bost metro eta bi dezimetro karratuko azalerakoa, eta bestea zazpigarren solairuan, bederatzi metro eta laurogeita hamahiru dezimetro karratuko azalerarekin; eta ehun eta hamalau metro karratu eta dezimetro karratu bateko azalera erabilgarri itxia du guztira. Kuota zenbatzearen ondorioetarako, ehun eta hogeita hamazazpi metro eta hogeita lau dezimetro karratuko azalera erabilgarria du guztira (terrazen azaleraren %50 sartuta). Honako hauek osatzen dute etxebizitza: Seigarren solairuan, jantoki-egongela, jantoki-sukaldea, sukalondoa eta eskailerak. Eta zazpigarren solairuan, lau logela, bi bainugela, banalekua eta eskailera. Mugakideak: Sarrera duen aurrealdean: Seigarren solairuan, igogailuaren zuloa, eskailera-burua, eskailera-kaxa, patiotxoa, bere lurzatiaren gaineko lurgaina –atari, eskailera eta solairu bereko A letrako etxebizitzaren terrazatik bereizten duena– eta atari, eskailera eta solairu bereko A letrako etxebizitza. Eta zazpigarren solairuan, igogailuaren makineriaren gela, patiotxoak eta atari, eskailera eta solairu bereko A letrako etxebizitza. Sartu eta eskuinean: Seigarren solairuan, bere lurzatiaren gaineko lurgaina –292.1 lurzatitik bereizten duena– eta patiotxoak. Eta zazpigarren solairuan, bere lurzatiaren gaineko lurgaina –292.1 lurzatitik bereizten duena–, atari, eskailera eta solairu bereko A letrako etxebizitza, igogailuaren makineriaren gela eta patiotxoa; Ezkerrean: Galizia etorbidea, patiotxoa eta igogailuaren zuloa. Eta zazpigarren solairuan, Galizia etorbidea, patiotxoak eta igogailuaren makineriaren gela; Eta atzealdean: Seigarren solairuan, bere lurzatiaren gaineko lurgainak –gaur egun zazpi-A zenbakia duen eraikineko 1. ataritik bereizten duena eta 292.1 lurzatitik bereizten duena–. Eta zazpigarren solairuan, bere lurzatiaren gaineko lurgainak –gaur egun zazpi-A zenbakia duen eraikineko 1. ataritik bereizten duena eta 292.1 lurzatitik bereizten duena–. Eranskin hauek dagozkio: a.–garajeko plaza bat, berrehun eta berrogeita lau zenbakiarekin seinalatua, sotoko bigarren solairuan, gaur egun zazpi-a eta zazpi-b zenbakiak dituen Iruñeko Galizia etorbideko eraikinean. Hamabi metro eta berrogeita hamasei dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakideak: aurrealdean: errodatze eremua, handik du sarbidea; sartu eta eskuinean: errodatze-eremua; ezkerrean: garajeko 245. plaza; eta atzealdean: garajeko 243. plaza. b.–trastelekua, hirurehun eta hogeita hamar zenbakiarekin seinalatua, sotoko hirugarren solairuan, gaur egun zazpi-a eta zazpi-b zenbakiak dituen Iruñeko Galizia etorbideko eraikinean. Sei metro eta hogeita hamaika dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakideak: aurrealdean: pasabidea, handik du sarbidea; sartu eta eskuinean: 329. trastelekua; ezkerrean: 331. trastelekua; eta atzealdean: eraikinaren hegoaldeko muga nagusia, Galizia etorbidea. Kuota: Eraikin osoko elementu komunetan, ehuneko oso bateko eta hirurogeita hamar ehuneneko partaidetza kuota du; etxebizitzari, eraikin osotik, ehuneko oso bateko eta hirurogeita bat ehuneneko kuota dagokio, eta, azpierkidegoan, ehuneko bost oso eta hogeita hiru ehunenekoa; garajeari, eraikin osotik, ehuneko zero oso eta sei ehunenekoa, eta, garajeen azpierkidegoan, ehuneko zero oso eta hogeita sei ehunenekoa; eta trastelekuari, eraikin osotik, ehuneko zero oso eta hiru ehunenekoa, eta, garajeen azpierkidegoan, ehuneko zero oso eta hamahiru ehunenekoa. Kokapena: Galizia etorbidea 7-Udalerria: Iruña.

Katastrokoa:

Etxebizitza, Iruñeko Galizia etorbidea 7-B, 1. eskailera, 6. B. 2. poligonoa, 465. lurzatia, 4. azpieremua, 22. hiri-unitatea, etxebizitzarako 158,29 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002451327DA.

Garajea, Iruñeko Galizia etorbidea 7-AP, 2. sotoa, 244 zenbakia. 2. poligonoa, 465. lurzatia, 2. azpieremua, 45. hiri-unitatea, garajerako 12,81 metro karratu. Katastroko erreferentzia: 310000000002452367HF.

Trastelekua, Iruñeko Galizia etorbidea 7-AP, 3. sotoa, 330 zenbakia. 2. poligonoa, 465. lurzatia, 2. azpieremua, 349. hiri-unitatea, trastelekurako 6,65 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002452671EQ.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2607007