98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Berriobeiti

Deialdia, 2026. urtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 904279.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904279).

Berriobeitiko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskara ikastea bultzatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuak zati batean edo osorik finantzatuz. Deialdi honen xedea da Berriobeitiko Udalak dirulaguntza ematea 2025eko urriaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei, 2026ko udako ikastaro trinkoez gain.

Eskabideak –aurrez aurre edo telematikoki– udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko bi epe izanen dira:

a) 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 4ra, 1. ataleko eskaeretarako.

b) 2026ko azaroaren 3tik 28ra, 2. eta 3. ataletako eskaeretarako.

Berriobeiti, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2606826