98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Finkak normalizatzeko proiektua, Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, Alkatetzaren 2026ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektu bat, Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. Tebas-Muru Artederretako Udala da sustatzailea.

Iragarkia 2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an argitaratu zen, eta jendaurreko aldian ez denez alegaziorik aurkeztu, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 11ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi da aipatu finkak normalizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena).

Tebas-Muru Artederretan, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2606897