98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Berriz jendaurrean jartzea: hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietan

4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietako hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onetsi ondoan, zenbait alegazio aurkeztu ziren; Altsasuko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, haiek ebatzi zituen, eta erabaki zuen berriz ere jendaurrean jartzea hiri-jarduketarako plan berezia, birformulatuta. Altsasuko Udalak sustatu du plan berezia, udaletxea eraberritzeko eta handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606473