98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

17. poligonoko 15. lurzatiaren desafektazioa, izarren begiratoki bat instalatzeko. Jendaurreko informazioa

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Batzordearen herri-lurrak okupatzeko espediente bat, 17. poligonoko 15. lurzatian, oinarri hartuta administrazio-espedientean dagoen proiektu teknikoa –"Esku-hartzearen txostena, izarren begiratoki bat instalatzeko Mendi Gunean (Iratiko oihana, Zaraitzu)", Reinadecorazones Cultura de Proyectos SLk idatzia–, administrazio-baldintzen agiria eta gainerako agiri erantsiak.

37,55 m2-ko herri-lurrak desafektatuko dira (7,55 m2 izarren begiratokia egiteko, eta 30 m2 linea elektrikorako), ondoren lagatzeko. Lurrak Iratiko alderdian daude, esparru bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu ondotik, interesdunek azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoarekin.

Ezkarozen, 2026ko maiatzaren 8an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2606843