98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Akats-zuzenketa, 2026. urterako lan publikoaren eskaintzan

Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 8an egin bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Oharturik akats material bat dagoela Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 6an hartutako erabakian (haren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta 2026ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean).

Kontuan harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmena, haren arabera administrazio publikoek noiznahi zuzendu baititzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak; aho batez, honako hau ERABAKITZEN DA:

1.–Zuzentzea enplegu publikoaren eskaintzan dagoen akatsa, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2026ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez. Hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian: "2. Hirigintza Zerbitzuen Alorra:

[... ]

–Lorategiko langileen lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, C mailakoa, plantilla organikoan 36103 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko".

Honako hau behar du: "2. Hirigintza Zerbitzuen Alorra:

[... ]

–Lorategiko langileen lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, D mailakoa, plantilla organikoan 46109 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko".

2.–Agintzea akats-zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila.

Zizur Nagusian, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2606882