98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean laguntzak emateko Urtxintxa haur-eskolako jantokian jateko (jantokiko bekak). Laburpena

DDBN kodea: 904221.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904221).

Deialdi honen helburua da elikadurarako dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, "jantokiko bekak" deitutakoak, hain zuzen. 2026/2027 ikasturtean Urtxintxa haur eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak izan ahalko dira dirulaguntzen onuradunak, Berriozarren erroldatuta badaude.

Interesdunek eskabidea Berriozarko udaletxean aurkeztuko dute (Euskal Herria plaza 1) edo erregistro elektronikoan, 2026ko ekainaren 8tik 2026ko irailaren 15era, biak barne.

Laguntza hau eskatzeko bete beharreko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2606813