98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-MAY-26 (3/UV).

2026ko apirilaren 21ean, Urban Domus Queiles SLk xehetasun-azterketa bat aurkeztu zuen Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietan, bolumen eraikigarrien osaerari buruzko hirigintza-determinazioak aldatzeko.

Espedientean sartu da Hirigintzako Udal Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zerbitzu teknikoen txosten bat, 2026ko apirilaren 24koa.

Hori ikusita,

ERABAKI DA

1. Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietako xehetasun-azterketa, Urban Domus Queiles SLk sustatua.

2. Agiria jendaurrean jartzea, hogei egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, nahi beste alegazio aurkezten ahalko dira.

3. Nahitaez beharrezkoak diren txostenak eskatzea, espedientean sartu eta baloratu daitezen, behin betiko onetsi aurretik.

4. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta iragarkiak jartzea Nafarroan editaturiko egunkarietan.

5. Agintzea espedientea jendaurrean jar dadila Udalaren Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

6. Erabakia Urban Domus Queiles SLri jakinaraztea».

Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2606672