2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, psikologoaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko urtarrilaren 28ko ebazpen baten bidez (36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an), deialdi bat onetsi zen psikologoaren plaza bat betetzeko, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez, bat etorriz gai horretaz ezarririk dagoenarekin honako hauetan: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), hura garatzeko eta aplikatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, aplikagarriak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.
Eskabideak aurkezteko epea buruturik, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren ebazpen baten bidez, eta agindu zen argitara emateko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Behin-behineko zerrenda 2026ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, alegazioak aurkeztu dituzte Inés De Luis Aztarainek, Laura Manzanero Rubiok eta Andrea Urtasun Rosek. Ikusirik lehenengo biek 3.1 oinarrian zehaztutako I. eranskina aurkeztu dutela, ongi jaso dela eta egoitza elektronikoan igota dagoela. Ikusirik Andrea Urtasunek, eranskinaren ordez, eskabide orokorra aurkeztu duela.
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak maiatzaren 12an emandako 12/2026 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
Lehena.–Alde batetik, Andrea Urtasun Rosek formulatutako alegazioa ezestea, ez duelako aurkeztu ezinbestekoa den I. eranskina; eta, bestetik, Inés De Luis Aztarainek eta Laura Manzanero Rubiok aurkeztutako alegazioak baiestea, eranskina ongi aurkeztu dutelako.
Bigarrena.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea honako deialdi honetarako: psikologoaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez. Zerrenda I. eranskinean ageri da.
Hirugarrena.–Izangaiei jakinaraztea oposizioaldiko lehen eta bigarren ariketak ekainaren 26an eginen direla, 09:00etan, Irunberriko Ikastetxe Bateratu Politeknikoan (Diputazio etorbidea 5, Irunberri).
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan.
Irunberrin, 2026ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
I. ERANSKINA.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetarako: psikologoaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez
Onartuak:
AINZUA ISTURIZ, NAROA
ARANA GARCES, LEIRE
ASCARGORTA ZOZAYA, GARAZI
ASENJO LECUMBERRI, LETICIA
ASIO GURUCHARRI, MARTA MARIA
AZANZA ALVAREZ, PAULA
AZPIROZ ILUNDAIN, LUCIA
AZTARAIN DE LUIS, INES
BARBERO IBAÑEZ, AMAIA
BARTOLOME MORENO, EVA ISABEL
CELESTINO ROMO, IRATI
CORTES CAMPOS, ELENA MARIA
DE OYAGUE HUAMAN, JESSICA
ERRO GAMBOA, ITSASO
FERNANDEZ ARDANAZ, LETICIA
FERNANDEZ LACALLE, ASIER
GARCIA DE AMEZAGA FERNANDEZ, AINARA
GARCIA GARCIA, NORA
GARCIA PEREZ, ANA MARY
GARCIA SEVILLA, ELADIA
GARRIZ NAVARRO, MARTA
GOICOA IZQUIERDO, NEREA
GONZALEZ ETXENAGUSIA, MIREN JOSUNE
GONZALEZ SAINZ DE MURIETA, JANIRE
HUARTE IRIGOYEN, HAIZEA
IRIGALBA DIAZ, NORA
IRIGARAY CABEZA, LUCIA
JAKA APEZETXEA, AMAIA
JAKEL RIERA, DIANA ELVIRA
MACHO FERNANDEZ, SARA
MADOZ ECHEVERRIA, MARIA YOLANDA
MANZANERO RUBIO, LAURA
MARTI GRACIA, EVA
MUZQUIZ ESLAVA, ZURIÑE
NAVAL ZAMORANO, LEYRE
ORTEGA GARDE, LUCIA
PADELLARO BATISTA, SHEILA MARIA
PAEZ RUEDA, ROSA MARIA
PEREZ GIL, LEYRE
REBOLE ARISTU, LAIDA
REDIN ORTA, LEYRE
ROSA GONZALEZ, MERITXELL
SANCHEZ UNZUE, ESTEFANIA
SANCHO TERESA, ALBERTO
SANTESTEBAN BARRENA, AINHOA
TOMAS ROMERO, FRANCISCO JAVIER
URIA VALLE, MARINA
VALENCIA OROZ, JONE
VILLANUEVA GARCIA, LUCIA
Baztertuak:
I. eranskina ez aurkezteagatik:
URTASUN ROS, ANDREA
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L2606948