98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean laguntzak emateko Udalaren "Francisco Casanova" musika eskolan musika ikasketak egiteko. Laburpena

DDBN kodea: 904232.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904232).

Deialdi honen xedea da 2026-2027 ikasturtean Berriozarko "Francisco Casanova" musika eskolan matrikulatutako ikasleentzako dirulaguntzen esleipena arautzea.

Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketek dakartzaten gastuak finantzatzen. Irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.

Interesa dutenek Berriozarko Udalean (Euskal Herria plaza, 1) edo erregistro elektronikoan aurkeztuko dituzte eskabidea eta zerrendatzen diren agiriak, ekainaren 15etik hasita eta ekainaren 26ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean daude.

Berriozarren, 2026ko maiatzaren 07an.–Alkatea, Iker Mariezkurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2606818