98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako

Arakilgo Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ziren, urtarrilaren 27an, eta 30 egun baliodunez jendaurrean egon ondoan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2026rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako

–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa: %25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,59.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,17 indizea.

–Ur-horniduraren prezio publikoa: etxeko ura: 0,325 euro/m³. Industriarako ura: 0,437 euro/m³. Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 23,43 euro. Saneamendu-kanona eta BEZa: legez ezarritakoak. Sarera lotzeko kuotak: 195,00 euro etxeetarako eta 379,00 euro industriarako.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketa batzuetarako tasak, eta obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak.

1.a) Antolamendurako plan bereziak, arau subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,143 euro metro koadroko.

–Gutxieneko tasa plan berezietan eta arau subsidiarioetako aldaketetan: 205,00 euro.

–Gutxieneko tasa xehetasun-azterketetan: 154,00 euro.

1.b) Plan berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak: aurrekoaren %50.

–Gutxieneko tasa plan berezien aldaketetan eta arau subsidiarioetako aldaketetan: 103,00 euro.

–Gutxieneko tasa xehetasun-azterketen aldaketetan: 67,00 euro.

2.a) Birpartzelazioak: 0,236 euro/m² (ondoriozko lurzatian).

2.b) Birpartzelazioen aldaketa: aurrekoaren %50.

3. Urbanizazio-proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,097.

4. Partzelaziorako edo banantzeko lizentziak: 0,185 euro/m² (guztira banandutako hiri-lurraren azaleran).

Gutxieneko tasa banantzeko lizentzietan: 103,00 euro.

5. Obra-lizentziak: gutxienez 30,00 euroko tasa.

6. Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Eraikuntza berria: 174,00 euro etxebizitzako.

–Birgaitzea, handitzea, egiturak eraberritzea, erabilera-aldaketak: 113,00 euro etxebizitzako.

7. Zangak eremu publikoan irekitzea:

–Zangaren zabalera < 1 m.l.: 13,53 euro/m.l.

–Zangaren zabalera => 1 m.l.: 16,88 euro/m.l.

8. Bide publikoa okupatzea: 3 euro egunean, okupatutako azalera edozein izanik ere (gutxienez 45 euroko tasa).

Zerga-tasetan eta prezio publikoetan egindako aldaketak indarrean jarriko dira aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta indarrean egonen dira berariaz aldatu edo indargabetu arte.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2605137