98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio

Alkateak maiatzaren 4an emandako 95/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat.

Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

OINARRIAK.–DEIALDIA, ADMINISTRARI-OFIZIALAREN PLAZA BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA MURRIZTUAREN BIDEZ BETETZEKO, FUNTZIONARIOEN ARAUBIDEAN JARDUN DEZAN MURCHANTEKO UDALAREN ZERBITZURA

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan; 5 zenbakia du Murchanteko Udalaren plantilla organikoan.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Murchanteko Udaleko funtzionario bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta hartan alta emanen.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiko plazen kategoriari eta mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizun guztiak.

–Kontabilitate publikoa, eta idazkaritzari eta kontu-hartzailetzari laguntzea, haien esku uzten dituzten betearazpen lanetan.

–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, betearazpen lanak barne.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten bestelako eginkizunak, Murchanteko Udalak agintzen dizkionak.

–Halaber, beharrezkoa bada, jarduketak eta gestioak eginen ditu Udalaren bulegoetatik kanpo.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Murchanteko Udaleko funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izatea eta D mailan sartuta egotea. Murchanteko Udalak ofizioz egiaztatuko du maila hori.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hauetako bat izatea gutxienez, edo lortzeko moduan egotea: Batxilergoa, bigarren mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua.

Titulazioaren baldintzaren ordez, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Murchanteko Udalaren kontuan (3.3 oinarrian zehaztua) 12 euro sartzea, azterketa-eskubideak ordaintzeko.

2.2. Plaza eskuratzen duen izangaiak baldintza horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ditu, eta mantendu hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Murchanteko Udaleko alkate-udalburuari zuzendu behar zaizkio, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira Murchanteko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (egoitza elektronikoan dago), hartarako baliatuz "Erregistro elektronikoa / Eskabide orokorra aurkeztea" izapidea (Registro Electrónico / Presentación Instancia General). Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabide horiek izan beharko dute I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak. Eredu hori Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoko esteka honetan deskarga daiteke: 257155K espedientea: Gardentasun-ataria, zeina deialdiaren web-fitxaren balio bera baitu argitaratze ondorioetarako.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

b) 12 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu honetan:

–Caixabank: ES 60 2100 5067 0121 00183322.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: administrari-ofizialaren azterketa.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko dokumentazioa ere, organo eskudunak emana.

3.7. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Murchanteko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda iragarki-taulan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian argitaratzeko.

Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioa eta zein izanen den epaimahaiaren behin betiko osaera.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Macario Manuel Jarauta Simón, Murchante Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: María Luisa Jiménez Malo, Murchante Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Natividad Aldaz Calvo, Ribaforadako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Laura Lorente Mesa, Ribaforadako Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Laura María Pérez Ramírez, Cortesko Udaleko Administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Brenda Luna Sánchez, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Rosana Sáez Ramírez, Murchanteko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Jesús Manuel Rosón Lete, Ribaforadako Udaleko kontu-hartzailea.

Batzordekide idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Murchanteko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Cristina Montes Chivite, Cortesko Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren aurretik izanen da, eta gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:

6.3.a) Murchanteko Udalean administrari laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzu-urte bakoitzeko: puntu bat lanean egindako urte bakoitzeko.

Oharrak:

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

Hori frogatuko da Murchanteko Udalaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; edo b) horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, ez da dagokion zatia kenduko.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

6.3 b) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa Murchanteko Udalaren iragarki-taulan, bakoitzak lehiaketaldian eskuratu dituen puntuak zehazturik. Behin-behineko kalifikazio horien aurka alegazioak aurkezten ahalko dituzte izangaiek, bost egun balioduneko epean, Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektroniko orokorrean, erregistro elektronikoaren izapidera jo eta eskabide orokorra aurkeztuta. Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

6.4. Oposizioaldian honako proba hau izanen da:

6.4.1. Lehen proba: teoriko-praktikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati; galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa honengatik gehienez 60 puntu emanen dira, eta gutxienez 30 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira; kalifikazio-epaimahaiak adieraziko du nola, proba egin aurretik.

Gutun-azal itxien sistema erabiliko da ariketan, salbu izangai bakarra aurkezten bada. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio epaimahaiak argitara emanen ditu, iragarki-taulan eta Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

6.4.2. Epaimahaiak, gutun-azal itxiak jendaurrean ireki ondotik, Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko ditu oposizioko ariketaren behin-behineko emaitzak. Behin-behineko kalifikazio horien aurka alegazioak aurkezten ahalko dituzte izangaiek, bost egun balioduneko epean, Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektroniko orokorrean, erregistro elektronikoaren izapidera jo eta eskabide orokorra aurkeztuta. Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

6.4.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian argitaratuko da.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen-proposamena iragarki-taulan argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu Murchanteko Udalaren erregistro orokorrean, frogatzeko betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako agiri hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.

d) Zinpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

f) Baldin eta izangaia Nafarroako administrazio publikoko langile finkoa bada, deialdi hau egin duena ez beste batekoa, aurrekoaz gain ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.

7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean (salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitu ondoren eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Murchanteko Udaleko alkate udalburuak Murchanteko Udaleko funtzionario izendatuko du administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean hartuko du plazaren jabetza izendatutako izangaiak, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik. Egun horretan jabetza hartu ezean (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Murchanteko Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.–Datuen babesa.

Murchanteko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Tratamenduaren helburua da administrari-ofizialaren plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.

Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko).

Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legea eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea).

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@murchante.com).

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Murchanteko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izena: ..........................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................................................. (edo balio bereko beste agiriren bat), sorteguna: ..............(e)ko ......................................aren ..........(e)(a)n, sorterria: .................................... (..........................................), nazionalitatea: ............................................................................; egungo bizitokia: ................................................. (..............................................), kalea: .............................................................................., posta kodea: ............................, telefonoa: .............................................. eta posta elektronikoa: ...............................................................................................................................

Adierazten dut:

Betetzen ditudala eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, Murchanteko Udalean administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, zeina argitaratu baitzen .......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ...............(e)ko ..............................aren ..........(e)(a)n.

–Eransten dudala deialdian txanda murriztuan parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–Eskabidearekin batera aurkezten dudala lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia.

Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea Murchanteko Udaleko administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko hautaprobetan.

Murchanten, 2026ko ............................................aren ........(e)an.

(Sinadura)

MURCHANTEKO UDALEKO ALKATEA.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Murchanteko Udala. Helburua: administrari-ofizialaren plaza betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, deialdiko 9. oinarrian adierazitako informazio gehigarrian adierazitakoarekin bat.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. Biztanleen udal errolda. Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako izapideak eta prozedurak. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15. artikulutik 17. artikulura.

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua. Biztanleria eta errolda.

2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduran interesdun direnak; jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua; ordezkaritza; administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, administrazio-isiltasuna, epemugak eta epeak. Administrazio-egintzak: baldintzak eta efikazia. Administrazio-prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

3. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: abstentzioa eta errekusazioa. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. Udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. V. titulua. toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. I. kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

5. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua: udalerriak. III. titulua. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua. Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola: Bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal-zergak. Aurrekontua eta gastu publikoa.

7. 270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duena. II. kapitulua: 1. atala: aurrekontua prestatzea eta onestea. III. kapitulua: gastu-aurrekontuko kredituak. 3. atala. Aurrekontu-aldaketak. IV. kapitulua: gastu-aurrekontua betearaztea. Arauak eta betearazteko faseak.

8. 272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena.

9. 234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki-erakundeen aurrekontu egitura onesten duena.

10. 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

11. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

12. 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak: I. tituluko V. kapitulua: jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. III. titulua: diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.

13. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

14. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: Langile motak. Funtzionario publikoen hautaketa. Funtzionario-izaera hartu eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio-egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lan-kontratudunak.

15. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Oharra:

Gai-zerrenda dagokio deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudiari.

Iragarkiaren kodea: L2606493