98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat betetzeko (2. mailako behargin-ofiziala). Izendapena

Artaxoako Udaleko alkateak, 2026ko apirilaren 13an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

EBATZI DUT:

Lehena.–Daniel de Jesús Bravo funtzionario izendatzea, lanaldi osoan, bete dezan udal lantaldeko zerbitzu anitzetako langilearen plaza bat (2. mailako behargin-ofiziala), D mailakoa, Artaxoako Udalaren plantilla organikoan 7 zenbakia duena, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Bigarrena.–Izendapenaren eta plazaz jabetzearen ondorioz, izendatua Artaxoako Udalaren zerbitzuko funtzionario bilakatuko da, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Hirugarrena.–Izendatua plazaz jabetu beharko da hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2026ko apirilaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2605530