98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00705.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100705

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Iruñeko 10.021. finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 261. liburukia, 152. liburua, 115. folioa.

IDUFIR: 31010000096316.

Deskribapena: "Hiri finka: - Seigarren zenbakia.–bigarren solairuko etxebizitza edo pisua, ezkerretara eskaileratik igotzean, Crescencio Lecumberri kaleko (egun Arteta kalea) BI zenbakiko etxean, Iruñeko Txantrea auzoan; IV. motakoa da, hirurogeita hamazazpi metro eta hirurogeita hamaika dezimetro karratuko azalera eraikia du; atondoa, jangela, hiru logela, komuna, sukaldea eta jakitokia ditu. Mugakideak, etxeari Arteta kaletik begiratuta: aurrean, aipatu kalea; eskuinean, Andrés Gorricho kalea; ezkerrean, eskailera burua, eskailera zuloa eta solairu bereko eskuineko etxebizitza; atzealdean, esparru komuna (patioa). Kuota: ehuneko hamasei oso eta seiehun eta hirurogeita sei milaren".

Katastrokoa:

Iruñean, 6. poligonoko 196. lurzatia, 7. azpieremua, 6. hiri-unitatea. ARTETA KALEA 2, 2. EZK.

Katastroko erreferentzia: 310000000001968885IR.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2606912