98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAKO KONTZEJUA

Akats zuzenketa, herri-lurzatiak desafektatzeko hasierako onespenean

2026ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, herri-lurzatiak desafektatzeko hasierako onespena argitaratu zen. Honen bidez, akats zuzenketa egiten da:

Honako hau dioen tokian:

"Itzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzeju honen herri-lurretako 1. poligonoko 27. lurzatiaren 15 m²-ren eta 1. poligonoko (50. fazeria) 1. lurzatiaren 45 m²-ren herri-erabilera desafektatzea, ondoren erabilera lagatzeko, bai eta zortasun bat eratzea ere, 1. poligonoko 27. lurzatiaren 870 m²-koa, 1. poligonoko 1. lurzatiaren 594 m²-koa (50. fazeria) eta 1. poligonoko 2. lurzatiaren (50. fazeria) 2016 m²-koa, Iruñerriko Zerbitzuak SAren alde, egin dadin saneamendu-kolektore orokor bat, Itzako eta uretan beherako zenbait instalaziotako hondakin-urak bildu eta sistema orokorrera bideratzeko, trata daitezen Aratzuriko HUAn. Gainera, onetsi zuen desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria".

Honako hau behar du:

"Itzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzeju honen herri-lurretako 1. poligonoko 27. lurzatiaren 15 m²-ren, 1. poligonoko (50. fazeria) 1. lurzatiaren 10 m²-ren eta 1. poligonoko (50. fazeria) 2. lurzatiaren 35 m²-ren herri-erabilera desafektatzea, ondoren erabilera lagatzeko, bai eta zortasun bat eratzea ere, 1. poligonoko 27. lurzatiaren 870 m²-koa, 1. poligonoko 1. lurzatiaren 594 m²-koa (50. fazeria) eta 1. poligonoko 2. lurzatiaren (50. fazeria) 2016 m²-koa, Iruñerriko Zerbitzuak SAren alde, egin dadin saneamendu-kolektore orokor bat, Itzako eta uretan beherako zenbait instalaziotako hondakin-urak bildu eta sistema orokorrera bideratzeko, trata daitezen Aratzuriko HUAn. Gainera, onetsi zuen desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria".

Itzan, 2026ko maiatzaren 12an.–Kontzejuko burua, Ruben Zabalza Aranzadi.

Iragarkiaren kodea: L2606969