98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa hiri-antolamenduko plan orokorrean, UC-93 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldaketa bat onestea hiri-antolamenduko plan orokorrean, UC-93 unitatean (23. artikulua. La Nava industrialdeko plan partzialeko fatxadak), Cárnicas Galar SLk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Esteka honetan egonen da ikusgai: https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2026/05/Modificacion-PGOU-25-022-05-diligenciado-SEFYCU-317625.pdf Hala, interesdunek aukera izanen dute hura aztertzeko, bai eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkezteko ere.

Tafallan, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2606688