1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
307E/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Itzagaondoko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak 15. poligonoko 215. lurzatiaren eremuari eragiten dio (AR-1 banaketa arearen S1 sektorea, Erretan), eta sustatzailea Itzagaondoko Udala da.
Udalak aldaketa hori 2025eko abuztuaren 26an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria, agiri grafikoak eta ingurumen agiri estrategikoa.
Aldaketaren xedea da, Erretan, Itzagaondoko 15. poligonoko 215. katastro-lurzatiaren zati bateko lurzorua birsailkatzea, industria erabilerako lurzoru urbanizagarritik bizitegietarako hiri-lurzoru finkatura aldatuta, lurzatian dagoen familia bakarreko etxebizitza bat finkatze aldera.
Lurzoruaren birsailkapenak 2.591,57 metro karratuko esparru bati eragiten dio. Erretako herrigunearen hego-mendebaldean dago, hiri-bilbearen barnean fisikoki txertatua, eta ibilgailuentzako sarbidea eta zerbitzu guztiak ditu. Aldaketaren eremua malda ertaineko lursailak dira, lur elkor gisa sailkatuak, eta haietan ingurumen balio aipagarririk identifikatu ez denez, ez da ingurumen ukipen nabarmenik aurreikusten.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Itzagaondoko udal planean, 15. poligonoko 215. lurzatian (AR-1 banaketa arearen S1 sektorea, Erretan), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Itzagaondoko udal planaren aldaketari buruz, ingurumenean eragin nabarmenik ez duela iritzita. Aldaketak 15. poligonoko 215. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Erretan, eta sustatzailea Itzagaondoko Udala da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Itzagaondoko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKINA–I. GRAFIKOA

Itzagaondoko 15. poligonoko 215. katastro-lurzatiaren (Erreta) aldaketaren eremua
Iragarkiaren kodea: F2606409