98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Borondatezko birpartzelaziorako proiektua, Udal Plan Orokorreko UO-4 antolamenduko unitaterako. Zuzenketa

Udalak, 2026ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu du, ikusirik 3. Jabetza Erregistroak zuzenketa-ohar bat eman duela Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UO-4 antolamenduko unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua inskribatzeari dagokionez, ikusirik halaber IBIS INMOBILIARIA SYSTEM GROUP SL merkataritza-sozietateak aurkeztutako dokumentazioa, espedientean dagoena, eta bat etorriz espedientean dagoen txostenarekin. Hona hemen erabakia:

1 Onestea IBIS INMOBILIARIA SYSTEM GROUP SL merkataritza-sozietateak sustatutako espedientea, zeina behin betiko onetsi baitzen Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 20an egindako bilkuran, bat etorriz erregistro-inskripziorako agiriarekin, eranskin gisa ageri baita eta behar bezala izapidetu baita.

2 Erabaki hau igortzea Iruñeko 3. Jabetza Erregistrora.

3 Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Atarrabian, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2606434