2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Indize zuzentzaile berria onartzea
2026ko maiatzaren 8an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 264/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
"2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. 2026ko ekitaldian aplikatzen diren koefizienteak 2025eko urrian zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, ordenantza horrek ondokoa aurreikusten du: "2026ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan".
52. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2026ko martxoaren 12an, Basaburuko balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
Horren guztiaren arabera,
EBATZI DUT:
1. 2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Basaburuko udalerrian:
Aldatuko den indizea: 1,41.
Indize berria: 1,19.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
3. Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari jakinaraztea."
Iruñean, 2026ko maiatzaren 8an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2606892