98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 776. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 7ko 2026-0089 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Garinoaingo Zurialdea kaleko 11. zenbakian (2. poligonoko 776. lurzatia), Sonia López Garcíak sustatua eta Esther eta Itziar Eguizabal Urdaniz arkitektoek 2026ko maiatzean idatzia. (95/2026 espedientea).

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.

Garinoainen, 2026ko maiatzaren 7an.–Bigarren alkateordea, Leticia Valencia Salinas.

Iragarkiaren kodea: L2606811