98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean jateko laguntzak emateko Mendialdea I eta Mendialdea II ikastetxeetan (jantokiko bekak). Laburpena

DDBN kodea: 904117.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904117).

Deialdi honen helburua da Mendialdea I eta Mendialdea II ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2026-2027 ikasturterako, "jantokiko bekak" izendapenarekin.

Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza, 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat aurkeztu ere, edo erregistro elektronikoan.

Eskariak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 1etik hasita ekainaren 12ra bitartekoa izango da, biak barne.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2606805