98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza. Hirigintza-betebeharrak desjabetzeko espedientea (Jarauta 86). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2026ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ABR-26 (5/CU).

Ikusirik osoko bilkuran hartutako 08-MAY-25 (5/CU) erabakia, zeinaren bidez Jarauta 86ko desjabetze-espedientea abiarazi baitzen; ikusirik ez dela alegaziorik jaso; eta ikusirik 2026ko martxoaren 23ko txosten juridikoa, honako erabaki hau hartu da:

1.–Behin betiko onestea desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, hemen transkribatzen den bezala:

–Desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda:

Finka

Jarauta 86

Titularra

Faustino Escribano Goñiren jaraunspen jasogabea

Erregistroko finka

Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 1.217. liburukia, 489. liburua, 26. folioa

Katastroko datuak

1. poligonoa, 1171. lurzatia

2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden ondasunak okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Ahalmena ematea bai José Martín Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariari, bai Alberto Calvo Azagra Hiria Birgaitzeko Bulegoaren arduradunari, honako hauek sinatzeko: okupatu aurreko akta, bi alderdien arteko adostasunarena, ordainketakoa eta okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

4.–Ukitutako ondasunak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

5.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen-balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta aditzera ematea espedienteko interesdunei eta desjabetzearen onuradunari (Pamplona Ciudad Habitable - Iruña Biziberritzen SA).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen-balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2606202