2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARATZURIKO KONTZEJUA
Herri-lurzatien desafektazioa, saneamenduko kolektore nagusia egiteko. Hasierako onespena
Aratzuriko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurren erabilera desafektatzea, ondoren erabilera Iruñerriko Zerbitzuak SAri lagatzeko, saneamenduko kolektore nagusi bat egiteko Itzako eta ibaian beherako zenbait instalaziotako hondakin-urak biltzeko eta sistema orokorrera bideratzeko, Aratzuriko hondakin-uren araztegian tratatu daitezen. Zehazki, azalera hauek desafektatuko dira: 1. poligonoko 1. lurzatiaren 10 m² (50. fazeria), eta 1. poligonoko 2. lurzatiaren 35 m² (50. fazeria). Halaber, zortasuna eratuko da azalera hauetan: 1. poligonoko 1. lurzatiaren 594 m²-tan (50. fazeria), eta 1. poligonoko 2. lurzatiaren 2.016 m²-tan (50. fazeria). Gainera, desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria onetsi zuen.
Ukitutako lurzatiak:
LURZATIAREN DATUAK | JABEAREN DATUAK | PARTE-HARTZEAREN EHUNEKOA | UKIPENAK |
Erreferentzia | Poligonoaren zk. | Lurzatiaren zenbakia | Izena | Erabilera/lur mota | Izen-deiturak | | NANa/IFZa | Ubide-zortasuna (m.l.) | Zortasunaren ezarpena (m²) | Erregistroen okupazioa (unit.) | Erregistroen okupazioa (m²) | Behin betiko okupazioa (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) |
ITZA-02 | 1 | 1 | 50. FAZERIA | LEHORREKO LURRA | ITZAKO KONTZEJUA | % 50 | EZ DAGO JASORIK | 99,00 | 594 | 2 | 2. mota (3-5 m²) | 10,00 | 1.980,00 |
ITZA-02 | 1 | 1 | 50. FAZERIA | LEHORREKO LURRA | ARATZURIKO KONTZEJUA | % 50 | | | | | | | |
ITZA-03 | 1 | 2 | 50. FAZERIA | LARREAK | ITZAKO KONTZEJUA | % 50 | EZ DAGO JASORIK | 336,00 | 2016 | 7 | 2. mota (3-5 m²) | 35,00 | 6.720,00 |
ITZA-03 | 1 | 2 | 50. FAZERIA | LARREAK | ARATZURIKO KONTZEJUA | % 50 | | | | | | | |
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, beren burua interesduntzat jotzen dutenak ager daitezen eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Aratzurin, 2026ko maiatzaren 13an.–Kontzejuko burua, María Alicia García Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2607046