2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
2026rako lan publikoaren eskaintza handitzea
Honen bidez aditzera ematen da ezen, alkatearen maiatzaren 7ko 100/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Murchanteko Udalaren 2026. urterako lan publikoaren eskaintza handitzea, honela:
Lehena.–Murchanteko Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza handitzea, honako lanpostu hauek barnean direla:
7.–Izaera: funtzionarioa. Plaza kopurua: bi (2). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua; 32. eta 33. zenbakiak dituzte plantilla organikoan. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa, Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoa. Noiz betetzekoa: 2026-2027-2028. Txanda irekia.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Laugarrena.–Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Murchanten, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2606795