2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 905. lurzatian. Hasierako onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak zuen 2026ko maiatzaren 6an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen 6. poligonoko 925. lurzatiaren xehetasun-azterketa. San Luis Gonzaga kaleko 48ko jabekideen elkarteak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Vianan, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2606729